XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Izan dadila pakearen iturria...

Ixil daitela berrogoi urte hautan bizkar gainean ditugun etsaien oihu-orro eta armen otsak...

Joan ditela beren lekutarat...

Han agindu dezatela eta ez hemen...

Izan gaiten nor-bera gure buruaren jabe eta denak elkarri anaitasunez lotuak.

Hori da, gu, Euskaldunentzat, gure Santa Cruzada...

Hori ere da, guri Kristo Reyek eskatzen diguna...

Zeruko Kristo Rey, egiazko harek.

Haren dizipulu zintzo izan nahi dugulakotz, bazterrerat utziko ditugu herra-bideak.

Aserre, gorroto guziak baino lehen eta gorago jarriko ditugu zuzentasun gosea, anaitasun egarria.

Gaurko gure hilen artean, badugu emakume bat: Blanca.

Dirudienaz, beraren etxea zen gure gudarien aterbe bat.

Hortakotz, poliziak, ikus ordu, han berean hil du...

Hil ere bere senarra.

Emazte gaixo horren heriotzeari pentsatuz, ez nauke orroitu gabe, gure emakume euskaldunek, zer saila harrigarria deramakaten gure askatasun gudukan.

Euskaldun emazteen nortasuna aipatuz, Jesus sortu aintzintxoan, Estrabon idazlariak zion: Kantabren emazteek ez dute nehun parerik...

Beren eskutan da etxeko bizipide guzia...

Nehun ez bezala, haurrek amaren deitura hartzen dute eta ez aitarena

Geroztik, ohitura beratik zerbait geratzen da gutartean...

Gure etxetako emazteak norbait dira...

Etxeko erreginak...

Ez ote ditugu deitzen gure etxeko andreak.

Eta gure gizonek ez dute erraiten nere emakumea, bainan nere andrea...

Etxeko gorabeheretan zerbait erabaki hartzeko delarik, hamarretarik zortzitan, senharrak emango dautzun erantzuna da: Zaude, behar dut hortaz mintzatu nere andrearekin!.

Zorionez, gaurko gure guduan, hainitz emazte aurkitzen ditugu gure gizon gudarien laguntzaile eta sustatzaile...

Hortakotz, gudu hau irabaziko dugu.